Familian Jolasean programak txokolate tailerra antolatu du larunbat honetarako

Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez.

Ikasturte honetan zehar, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatzen ari dira herrian.

Urtarrilaren 28an (larunbata), 16:00etatik 18:00etara, Reina aretora joaten diren familiek tailer batean parte hartu ahal izango dute. Tailer horretan txokolatea izango da protagonista, eta hainbat gauza egin eta apainduko dira. Parte hartu ahal izateko, familiek izena eman behar dute urtarrilaren 27ko 10:00ak baino lehen, esteka honen bidez.