Ostiralean izango da Madalenetako Jai Batzordearen lehen bilkura

Aurten ere, “jai herrikoi eta parte-hartzaileak” sustatzeko asmoarekin, Madalenetako Jai Batzordea osatuko dela jakinarazi nahi du Udalak.

Lehen bilera, datorren urtarrilaren 27n izango da, ostirala, 19:00etan, Reina Aretoan.

Udaletik, herriko talde eta interesa duten pertsona guztiei bilkuran parte hartzera deia egin nahi diete.