Pitiren eskutik sortutako ‘ekinaren ekinez’ erakusketa hartu du Xenpelar Etxeak

Urtarrilaren 26tik aurrera ‘Ekinaren ekinez’ erakusketa egongo da ikusgai Xenpelar Etxean. Lan hauek Pitik (Iñaki Pikabea) mugarik gabeko esperimentazioaren bitartez bere bizitzan zehar gauzatutako sorkuntzen emaitzak islatzen dituzte.

Han, hemen, ikusi, ikasi, bizi, entzun, sentitutakoak, aspaldian, aspalditik eta denboran zehar gaur egun arte egindako obrak jasotzen ditu erakustaldi honek; teknika, material, euskarri, forma, edota kolore ezberdinen konposaketak oinarri dituelarik.

Bertan, gure gizarte eta ingurumenaren inguruko eskultura, margolan eta collage sorta bat antzeman daiteke; non euren artean elkarreraginda sortutako emaitzak, indar berrituak eta eraldatzeko gaitasuna transmititzen dien publikoari.

Otsailaren 11a bitarte egongo da zabalik erakusketa, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.