
- 2023ko otsailaren 13tik 24ra bitarte izango da (biak barne) eta guztiek ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte
Herriko hiru ikastetxe publikoetako zuzendariek, hau da, Bizarain Ikastola, Cristobal Gamon Ikastetxea eta Koldo Mitxelena Herri Ikastetxekoek, 2023-2024 ikasturterako ikasle berrien matrikulazio kanpaina aurkeztu dute Hezkuntza zinegotziaren laguntzaz. Kanpaina hori otsailaren 13tik 24ra bitarte burutuko da, 2020 eta 2021 urteetan jaio diren haurrei zuzenduta.
Zuzendariek Errenteriako eskola publikoaren eskaintza hezitzailea azaldu dute, euskalduna eta kalitatezkoa dena. Eta familiei dei egin diete antolatu dituzten ate irekietan parte hartzera, haien proiektuak bertatik bertara ezagutzeko.
Ate irekiak:
BIZARAIN IKASTOLA
– Juan Crisostomo Arriaga (Bizarain txiki) eraikinean:
Otsailak 2, osteguna, 16:30 (euskaraz) / 17:45 (gazteleraz).
Hitzordu bidezko bisitak ere egongo dira.
– CRISTOBAL GAMON
Sorgintxulo, 6 eraikin nagusian:
– Ate irekiak: otsailaren 6tik 9ra aurretiazko hitzorduarekin.
– Aurkezpen bilera: otsailak 10, 16:30ean (Sorgintxulo, 6)
– KOLDO MITXELENA
Ate irekiak:
– Hitzordua eskatuta: otsailaren 6tik 17ra.
– Presentzialki Olibet eta Markola eraikinetan: otsailaren 8an (17:00-18:30).
Herriko ikastetxe guztien informazioa 2020 eta 2021 urteetan jaiotako haurren etxeetara
Aurten ere herriko ikastetxe guztien informazioa jasotzen duen gutuna bidaliko da 2020 eta 2021 urteetan jaio eta Errenterian erroldatutako 427 haurren etxeetara.
Matrikulatzeko garaian, kontuan hartu beharreko irizpideen artean daude hautatu beharreko hizkuntza eredua eta ikastetxearen kokapena. Haurraren gizarteratzean eta herriaren garapenean gai horiek duten garrantziaz jakitun, Errenteriako Udalak matrikulatzeko adinean dauden haurren familiak animatu nahi ditu seme-alabak D ereduan eta Errenteriako Ikastetxeetan matrikulatzera.