Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.

Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2022ko abenduaren 20ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 2022ko 2751 zk.tik 2964 zk.ra, (biak barne) eta 2023ko 1 zk.tik 133 zk.ra (biak barne), Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Proposamena: Aurreko ekitaldietako diru-sarrerei dagokien baja.

4. Proposamena: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dohainik lagatzea 32: ESNABIDE Sektoreko lursail bat.

5. Proposamena: 2023ko soldata igoera

6. Proposamena: Altzate 16. Arearen Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren lehenengo aldaketa puntuala onartzen zuen 2022ko urriaren 25eko osoko bilkuraren erabakiaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa ez onartzea.

7. Proposamena: Laguntza-eskaera, uraren hiri-zikloaren eraginkortasuna hobetzeko proiektuak egiteko (uraren zikloa digitalizatzea), eta DIGURBE proiektuari buruzko elkarte bat eratzea onartzea, erakunde parte-hartzaile gisa parte hartzeko.

8. Galdera-eskariak