Xenpelar Tailerretan 2. lauhileko ikastarotan izena emateko epea zabalik

Gaurtik aurrera eta otsailak 10a bitarte Xenpelar Tailerretako 2. lauhileko ikastaroen matrikulazio epea zabalik egongo da.

Matrikulazio epe berri honetan eskainiko diren ikastaroak hauek dira:

Pintura

  • Collage (P-307). Asteazkena, 15:00-18:00
  • Sortu zure kamiseta. (P-308) Asteazkena, 18:00-21:00

Argazkigintza

  • Ikastaro aurreratua (Ar-506). Astelehena eta asteazkena, 15:30-17:30
  • Ikastaro aurreratua (Ar-507). Asteartea eta osteguna, 18:00-21:00
  • Estudioko argazkigintza (Ar-508). Astelehena, 17:30-19:30
  • Nola egin argazki albumak (Ar-509). Asteazkena, 17:30-19:30

Gainontzeko ikastaroen matrikula epea ez da zabalduko.

Matrikula online egin ahal izango da, baita modu presentzialean ere Lekuonako harreran eskaera orri hau beteta.

Interesdun guztiek plaza lortzeko aukera bera izan dezaten, eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den ikastaroetan, esleipena zozketa bidezkoa izango da. Izen-emateak, beraz, ez du plaza bermatuko eta ordenak ez du lehentasunean eraginik izango.

Ikastaroetan onartutakoen zerrendak otsailaren 15ean argitaratuko dira webgunean eta Lekuona Fabrikan egokitutako euskarrietan.

Ikastaroen ordu kopuruen arabera ordaindu beharreko tasa maximoak zehaztu dira eta gaitasun ekonomikoaren araberako tasa aplikatzeko, eskaera online esteka honetan edo presentzialki eredu normalizatuan egin beharko da bertan adieraziko den dokumentazioa aurkeztuz. Ondoren, ebatzi egingo da.

Informazio guztia Xenpelar Tailerren webgunean edo 943 449635 telefono zenbakira deituta eskuratu dezakete interesdunek.