Errenteriak ‘KirolTxartela Mugiment’ ekimenarekin bat egin du

Maite Gartzia, Kiroletako zinegotzia
  • Errenteriako udal kirol-instalazioetako bazkideek 72 udalerritako 135 kirol-instalazio baino gehiagotara sartu ahal izango dute, astelehenak, otsailaren 6etik aurrera.

Errenteria KirolTxartela Mugiment sarean sartuko da otsailaren 6ean. Horri esker, Errenteriako udal kirol-instalazioetako bazkide guztiek programari atxikitutako beste udalerri batzuetako kirol instalazioetara joan ahal izango dute.

Duela gutxi Oiartzun, Donostia eta Errenteria bera sartu direnez, 72 udalerri baino gehiago daude sare horretan Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, eta 135 baino gehiago dira Errenteriako kiroldegietako erabiltzaile guztiek erabili ahal izango dituzten kirol-instalazioak. Horrela, zerbitzua eta inguruko kirol-instalazioez gozatzeko aukerak nabarmen areagotuko dira.

KirolTxartela Mugiment “txartel birtuala” da, eta erabili ahal izateko, Interneterako konexioa duen gailu mugikor bat eduki behar da eta txartela altan eman.

KirolTxartela Mugiment-en alta emateko urratsak

• Mugikorrean KirolTxartela Mugiment aplikazioa instalatu, Google Play eta APP Store-n dago eskuragarri.

• Erregistratu datu pertsonalak emanez, email helbidea eta NAN zenbakia, Errenteriako kirol instalazioetako abonatua zarela adieraziz.

• Sistemak abonatua zarela egiaztatuko du, eta notifikazio bat jasoko duzu.

• Kirol instalaziora sartzean, “txartel birtuala” eta NAN-a erakutsi behar da.

Bertan, egiaztapen-kode bat emango dizute, gailuan txertatu beharko duzuna, eta instalaziora sartu ahal izango duzu.

Non erabil dezakezu KirolTxartela Mugiment?

KirolTxartela Mugiment zein instalaziotan erabil dezakezun jakiteko, kontsultatu kiroltxartela.eus webgunea. Bertan agertzen dira programan atxikitako erakundeak.

KirolTxartela Mugiment-en parte diren beste udalerri batzuetako erabiltzaileek Errenteriako kirol-instalazioak erabiltzea

KirolTxartela Mugimentek, bestalde, sareko kide diren beste udalerri batzuetako kirol-instalazioetako abonatuei sarbidea emango die Errenteriako instalazioetara.

Oraingoz, hauek dira baliatu ahal izango dituzten instalazioak eta ordutegiak:

• Galtzarabordako igerilekua: astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 16:00etara (urte osoan)

• Fanderiako igerilekua: astelehenetik ostiralera 12:00etatik 16:00etara (neguko denboraldia)

Tasak eguneratzea

Sare honetan sartzearekin batera, Udalak tasak pixka bat eguneratuko ditu.

Igerilekuko abonamenduaren erabiltzaileek 0,77 euro gehiago ordainduko dute hilean, eta abonu orokorra dutenek 1,40 euro gehiago hilean.

Nolanahi ere, aurten kirol-instalazioen tasetan beste udal-zerbitzu batzuetan aplikatzen ari den sistema aplikatzea aurreikusten da, hau da, tarifek hobariak izatea abonatutako pertsonaren edo familiaren diru-sarreren arabera.