Inauterietako herri bazkaria

Inauteri batzordeko kideak gogoz eta ilusioz ari dira ekimen guztiak prestatzen. Besteak beste, eta azken urteetako arrakasta kontuan izanik, Herri bazkaria ere antolatu dute: otsailaren 18an izango da hori, 14:00etan, Merkatuzarren.

Bazkariaz gozatzeko tiketak 15 euroko kostua du helduentzat eta 10 eurokoa haurrentzat. Menu beganoa dastatzeko aukera ere izango da; aukera hau nahi dutenek helduen tiketa erosi beharko dute eta ondoren mezua bidali beharko dute kultura@errenteria.eus helbidera.

Tiketak larunbatean, hilak 4, jarriko dira salgai Xenpelar Kulturdendan (Zumardia) eta Lekuona Fabrikako kantinan.

Inauteri batzordekideek dei egin nahi diete herritarrei bazkari honetan parte hartzera eta aurtengo inauterien gaia diren filmen sagak oinarritzat hartuta mozorrotuta bertaratzeko.

Helduentzako menua: 15 €

Ensalada errusiarra
Iberikoak
Oilaskoa parrillan
Torrijak natilekin
Kafea
Edariak

Menu beganoa: 15€

Ensalada mixta
Gazta beganozko kroketak
2 Linda Mccartney Hanburgesa eta saltxitxa 1 parrillan
Yogurta piña eta marrubiekin
Kafea
Edariak

Haurrentzako menua: 10 €

Kroketak
Oilaskoa parrilan
Txokolatezko tarta
Edariak