Inauteri hauetan ere Oarsoirriak taldeak herritarrak dantzan jarriko ditu Sagen Musikalarekin

Oarsorriak taldeak, inauteri hauetarako herritarrek hautatu duten gaiarekin bat eginez,  Sagen Musikala ekimena antolatu du eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diete errenteriako biztanle guztiei.  Otsailak 18an izango da hori. Honen arabera, familiek musikaz eta giro onez beteriko ibilbide batean parte hartzeko aukera izango dute aurten ere.

Hurrengo egitaraua proposatu dute:

12:00etan, familien kalejiraren irteera izango da Merkatuzarreko plazatik abiatuta. Musika eta dantza protagonista edukiko dituen ibilbidea ondorengoa izango da: Merkatuzar plaza, Xabier Olaskoaga plaza, Foru plaza, Koldo Mitxelena patioa eta Herriko plazan amaituko da.

Ohi den bezala, dantza kolektiboan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte familiak. Entseguak, otsailaren 3an eta 12an izango dira, 17:00etan, Merkatuzarren.

Informazio guztia eta koreografia kolektiboa ikasteko bideoa eskuragarri hemen: oarsoirriak.net