Udal txistulari taldearen datozen kontzertuak

Hona datozen asteetan udal txistulari taldeak eskainiko dituen emanaldiak:

Otsailaren 5ean, 09:00etan: diana Kaputxinoetako auzoan

Igande honetan 9:00etatik aurrera Kaputxinoetako auzoan zehar ibiliko dira udal txistulariak.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute, ohi bezala.
Ageda eguna izanik, egunari zuzendutako doinuak izango dira igande honetakoak:

– Santa Ageda Herrikoia
– Ageda deuna Herrikoia

Otsailaren 12an, 12:30ean: Inauteri giroko kontzertu-emanaldia Herriko plazan

Igande honetan, 12:30etik aurrera, Inauteriei eskainitako emanaldia eskainiko dute Herri Arte Eskolako txistu, perkusio eta dantza ikasleekin batera, udal txistulariek Herriko plazan.

Euskal Herrian ditugun inauteri desberdinen jantzi eta dantzak izango ditu entzun eta ikusgai bertaratzen denak.

Honako hau izango da egitaraua:

– TOLOSAKO INAUTERI DOINUAK
-SORGIN DANTZA
-LAPURDIKO DANTZAK:
SARRERA (makil dantza)
HIRU XITO (makil dantza)
KONTRADANTZA
-LANTZEKO INAUTERIA
-TXANTXOAK
-AZERI DANTZA
ORRATZARENA
TXINGOA
-ZAZPI JAUZI
-TXULALAI
-SAN PETITE
– ERRENTERIAKO DIANAK
Vals-diana
Albora plegaria

Otsailaren 26an, 09:00etan: diana Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal auzoetan

Piñata Igande honetan, Udaletxetik 9:00tan hasita, Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal auzoetan zehar ibiliko dira udal txistulariak.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dutela, ohi bezela.

Honako zortziko hauek izango dira igande honetakoak:

– Inauterietako zortzikoa, Herrikoia. Moldaketak, Jose Ignazio Ansorena Miner.

– Iñude eta artzainak, Raimundo Sarriegi Etxeberria