Orereta Ikastolak ate irekien saioak antolatu ditu otsailaren 6an eta 9an

2023-24 ikasturterako matrikulazio-kanpaina otsailaren 13tik 24ra egongo da martxan, bereziki, 2020an edo 2021ean jaio diren haurren eskolaratzerako.

Orereta Ikastolak otsailaren 6an eta 9an (euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren) egingo ditu Ikastola ezagutu ahal izateko ate irekien saioak, 17:30ean, Esmalteriako eraikinean. Haur Hezkuntzako familiei zuzendutako jardunaldiak izango dira. Horrez gain, jada egin daitezke talde txikitako bisitetan parte hartzeko eta bakarkako hitzorduetarako eskaerak www.oreretaikastola.eus webgunearen bitartez. Webgune horretan bertan topatuko ditu hala nahi duenak matrikulazio-garaiari buruzko zein Orereta Ikastolari berari buruzko xehetasun gehiago.