Nafarroa etorbidean 40 aparkaleku eta Lartzabalgo autobus geltokia berreskuratuko dira datozen egunetan

Iazko apirilean hasi zen ADIF Astigarraga eta Irun arteko trenbidearen zabalera egokitzeko lanekin, eta obrek hainbat afekzio sortu zituzten Gabierrota eta Lartzabal auzoetan. Izan ere, lanak egiteko, ezinbestekoa zen Nafarroa etorbideko trafikoa aldi baterako antolatzea.

ADIFen lanak hilabete batzuetan etenda egongo direnez, Errenteriako Udalak bidea berrezartzea eskatu du. Horrela, berreskuratu egingo dira 40 aparkaleku inguru eta Lartzabalgo autobus-geltokia (Donostiarako norabidean) E02, E04, E20, E26, E27, E72 eta E77 lineekin lotura duena. Aurreikuspena da aparkalekuak eta autobus-geltokia astebete barru egotea erabilgarri, obrei berriro ekin arte

Fanderiako tenis pistak gaueko aparkaleku gisa egokitu ziren, 50 plazarekin, eta erabilera horrekin mantenduko dira 21:00etatik 9:00etarako ordutegian.