Geltoki kaleko igogailua konpondu eta mantentzeko lanak hasiko dituzte bihar

Bihar, asteartea, Geltoki kaleko igogailuaren konpontze eta mantentze obrei dagozkion lanak hasiko ditu Udalak. Lanen iraupena 2 hilabetekoa izango da gutxi gorabehera.

Lanek bizilagunengan ahalik eragin gutxien izan dezaten saiatuko dira, baina obraren zenbait fasetan igogailua eta pasabidea itxi egin beharko dira.