Kaldereroetan parte hartzeko entseguak gaur arratsaldean hasiko dira

Azken bi urteetan ez bezala, Alabergako Auzo Elkarteak Kaldereroak antolatu ditu aurten, 2023ko inauterien iragarpen eta hasiera moduan. Hilaren 11n izango da Kaldereroen ongi etorria, larunbata, 19:30ean.

Hori dela eta, parte hartu nahi duten guztiei jakinarazi nahi diete gaur, bihar eta etzi izango direla entseguak, 19:00etan, auzo elkartearen lokaletan.

Helburua herri eta auzo giroa sustatzea denez, parte hartzea animatu nahi dituzte herritarrak.