Alkateak eta Hirigintzako zinegotziak Beraunen herritarren arretarako bulego berria hartuko duen eraikinaren obra bisitatu dute

Gaur goizean Aizpea Otaegi alkateak eta Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak obra-bisita egin dute Beraungo eskolaurre zaharrean herritarren arretarako bulego berria eta gizarte zerbitzuetako dotazio bat hartuko duen eraikinean. Bertan, obraren arduradunak eta udal arkitekto batek bere garapena azaldu diete.

Goiko auzoetatik hurbilago

Aldakoenea kaleko 2 zenbakian dagoen eraikin horrek bere baitan hartuko ditu ZU! Zure Udala herritarren arreta-zerbitzuaren bulego berria eta Gizarte Zerbitzuetako udal-langileen talde bat.

Ekipamendu honen funtzioak izango dira baldintza sozialak hobetzeko zerbitzuak ematea eta Udalaren zerbitzuak irisgarriagoak egitea biztanleriaren zati handi bati; izan ere, Beraungo, Kaputxinoetako, Alabergako eta Galtzarabordako goiko aldeetan bizi diren biztanleen zati handi bati emango dio zerbitzua.

Agintaldi planeko konpromisoa

Lan hau Agintaldi Planetik dator, 1,3 milioi euroko aurrekontua du eta azken hiruhilekorako martxan egotea espero da, lanak martxa onean baitoaz.

Aizpea Otaegi alkateak eta Eneko del Amo zinegotziak uste dute obra eta aurrekontua oso garrantzitsuak diren arren, ekipamendu horrek goiko auzoei emango dien zerbitzua ere oso garrantzitsua dela, Udalean egin daitezkeen administrazio-zerbitzu guztiak Kaputxinoak, Beraun, Galtzaraborda eta Alaberga auzoetara hurbiltzen baititu.