Irakurketa errazeko saio berria egongo da ostiralean

Irakurketa errazeko saio berria antolatu du Lau Haizetara elkarteak. Hitzordua otsailaren 17an izango da, 18:00etan, elkartearen egoitza berrian, Joxepa Antoni Aranberri anitzenea eraikinean (Madalen kalea, 27).

Bertan, irakurketa euskaraz garatu nahi duen pertsona ororentzako bideratuko dute saioa, Ander Eizagirreren ‘Txernobil txiki bat etxe bakoitzean’ liburua irakurriz.

Izen-ematea: mintzalaguna@lauhaizetara.eus helbidean edo 688 765 398 telefonora deituz.