Oarso 2023 aldizkarirako artikuluak aurkezteko epea, zabalik

Ohikoa den bezala, Oarso urtekaria uztailean emango da argitara, Madalenak hasi baino lehentxeago. Errenteriako Udalak eta Oarso aldizkariaren erredakzio batzordeak bertan parte hartzeko deia zabaldu dute.

Oarso zabalik dago parte hartzeko prest dagoen pertsona ororentzat, bere idazki edo lan grafikoak aurkeztuz. Horretarako, dokumentu honetan eskuragarri dauden arauak jarraitu baino ez du egin behar.

Kolaborazioak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 15a arte egongo da irekia.

Argibide gehiago behar izanez gero:

– Telefono zenbakiak: 943 449 610 / 943 449 626 (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara).

– E-posta: oarso@errenteria.eus

Aukeratutako gaia mugatzeko asmorik gabe, Oarsoren erredakzio batzordeak aldizkariko ohiko gaiak gogorarazi ditu, hala nola oroitzak, ospakizunak, pertsonaia ospetsuak edo aurten aintzat hartu direnak, baita urtean zehar gure herrian izan diren gertaerak ere, adibidez, urteurrenak.