Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2023ko urtarrilaren 31ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 134 zk.tik 427zk.ra (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Berri ematea: 2022ko 4. hiruhila: Udalaren eta menpeko entitateen aurrekontuaren exekuzioa eta OBBE

4. Proposamena: Administrazio emakidako sisteman dauden hainbat garajeetako aparkaleku-plazen prezioak eguneratzean (2023). Udal garajeen hainbat kanon eta prezio onartzea (2023)

5. Proposamena: Santo Angel de la Guarda eskola eraikina Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari doan lagatzea.

6. Proposamena: Errenteriako Udalaren 2023. urterako lanpostu zerrenda aldatzeko proposamena.

7. Proposamena: “LGTBI+ politiken Aholku Kontseiluaren eraketa eta funtzionamendua arautuko dituen erregelamendua” araudiaren hasierako onarpena.

8. Galdera-eskariak