Ipar Martxako irteera berria antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak

Ipar martxako irteera berria antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak martxoaren 11rako, datorren larunbata.

Topagunea: Iztietako geltokian 9:00etan (autobusa 9:04ean aterako da) edo Okendo kalean Igeldora joaten den autobuseko geltokian, Okendo 18 (16 linea da hartu beharrekoa) 9:30ean (autobusa 9:35ean ateratzen da). Transbordoa egin beharko denez, ez da inor itxarongo. Joanaldia autobusez egingo da eta Oriotik itzulera aldiz, trenez.

Ibilbidea:  Igeldo – Orio (10 Km.). Laua eta malda behera izango da, dena asfaltatua 200 m. izan ezik.

Eraman beharrekoa: Ura eta trekinggeko zapatilak (partaideek 200 m. erromatar galtzada batetik jeitsi beharko baitute) .

Izen ematea

  • Otsailaren 28tik martxoaren 10a arte.
  • Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte  eta ostegunetan  19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez.