Bedatselekuak antolatu ditu Orereta Ikastolak

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, gaur egun Bedatselekuak (udaberriko egonaldiak) eta Negulekuak ere antolatzen ditu Orereta Ikastolak.

Aurtengo Bedatselekuak apirilaren 3tik 14ra bitartean egingo dira, goizez, Ikastolaren Linoko eraikinean. HH3tik LH3ra arteko haurrek (izan edo ez Ikastolako ikasle) emango dezakete izena martxoaren 10era bitarte.

Bedatselekuek proiektu hezitzaile, euskaldun eta propioa dute oinarri, bide batez, familien premiei erantzunez baita ere. Izan ere, egitasmo honek haurrentzako ekintza erakargarri eta gozagarriak eskaintzea du helburu.

Proiektuari buruzko xehetasun gehiago eta izena emateko aukera ondorengo estekan: oreretaikastola.eus/familiak/bedatselekuak-2023/