Iztietako oinezkoentzako zubiaren konponketa eta mantentze lanak hasi dira

Udala Iztietako oinezkoen zubiaren konponketa eta mantenu obrak hasiko ditu. Hori dela eta zubia itxita egongo da.

Aste honetan ezarpen lanak hasi dira -hesiak, kasetak, eta abar.- eta datorren astean obrak hasiko dira.

Hiru hilabeteko exekuzio-epe aurreikusten da eta lanek irauten duten bitartean, horien exekuzio ona eta langileen zein erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, zubia itxita egongo da eta ezingo da bertatik pasa.

Burutuko diren lanen artean garrantzitsuenak ondorengoak dira:

– Zubiaren egungo egurrezko zoladura ordezkatzea.

– Barandak txukundu eta margotzea.

– Sarbideak diren plataformetan konponketak egitea.

– Zubiaren argiztapena burutzea.

Diez y Cia, S.A. enpresari esleitu zaizkio lanak 138.852,58 euroko zenbatekoarekin (BEZ barne).

Auzoarekiko beste konpromiso bat bete da

Gogoratu behar da Udalak iaz berritze lanak egiteko asmoa zuela, baina lizitazio publikoa hutsik geratu zela.

Oraingoan, ordea, lizitazio prozesua modu egokian bete da eta horren ondorioz auzoko bizilagunekin hartutako beste konpromiso bat ere beteko dela.