Iztieta-Ondartxoren historia eta istorioak jasotzen dituen karrera amaierako lana aurkeztuko du ostiralean Garazi Solisek

Ostiral honetan, Garazi Solisek ‘Iztieta-Ondartxo, el barrio que fuimos, somos y queremos ser’ karrera amaierako lana aurkeztuko du. Hitzordua Lekuona Fabrikako Plaza Horian, 2. solairuan, izango da, arratsaldeko 18:00etan.

Ikerketaren eta, ondorioz, lanaren helburua izan da kulturartekotasuna sustatzea eta auzoko bizikidetza hobetzea, ahozko historiaren metodologiaren bidez. Metodologia horren bidez, auzoaren historia berreraiki nahi da gehien ordezkatuta dauden komunitateetako bizilagunen ahotsetatik abiatuta, eta, hala, beren istorioetako loturak atera ahal izango dira esku-hartze komunitarioa kulturarteko ikuspegi batetik egin ahal izateko, baita auzo enblematiko horren erronkak markatu ere. Horretaz guztiaz arituko da ostiral honetan Garazi Solis, Euskal Herriko Unibertsitatean gizarte eta hezkuntza alorreko ikasketak egin dituen errenteriarra.

Bertaratzeko, doako sarrera hartu behar da Lekuona Fabrikan bertan, edo honako lotura honetan.

Halako lanak lehenago ere aurkeztu izan direla Lekuona Fabrikan. Izan ere, horren inguruko lan ildo bat badago bertan, eta hori jorratzen jarraitzeko asmoa du Udalak. Hori horrela, interesgarri jotzen diren ikasketen osteko lanak, ikerketak… oro har, azterlanak herritarrei zabaltzeko gunea eskaintzen du Lekuonak, Herritar Plazaren bidez. Gainera, maiz, herritarrak berak izan dira ikerketa horien iturri, eta, hortaz, aitortza bide bat ere bada.