Udal txistulari taldearen datozen kontzertuak

Hona datozen asteetan udal txistulari taldeak eskainiko dituen emanaldiak:

Martxoaren 12an, 12:30ean: emakumeei eskainitako kontzertua Herriko plazan.

Igande honetan 12:30etik aurrera Emakumeei eskainitako kontzertua emango du Udal Txistulari Taldeak, herriko emakume txistulariekin, Xenpelar bertso eskolako emakume bertsolariekin, Miren Etxebeste piano-jolearekin eta Lorea Intxaurrandieta abeslariarekin batera.

Eguraldia lagun, Foru plazan izango da kontzertua eta txarra egiten badu, Udaletxeko arkupetan.

Honako hau izango da egitaraua:

– Patrizia (Biribilketa), Jose Ignazio Ansorena Miner

– Neskatxarena, Luis Aranburu Martinez Mold; Jose Ignazio Ansorena Miner

– Saioarena, Jose Ignazio Ansorena Miner

– Juana Bixenta Olabe Herrikoia, Mold; Jose Ignazio Ansorena Miner

– Arrate (Orripekoa), Eduardo Gorosarri Maiztegi Mold; Txomin Agirregozmezkorta Perez

– Prantxiska Martina (Arin-Ariña), Isidro Ansorena Eleizegi

– Ana Mari (Bariaziodun baltsa), Isidro Ansorena Eleizegi

– Mari Celi (Polka), Jose Ignazio Ansorena Miner

– Zurekin batera, En Tol Sarmiento Mold; Xabier Vesga Elizalde

– Arrate, (Biribilketa) Zaraya

Martxoaren 19an, 09:00etan: diana Pontika auzoan.

Igande honetan, Udaletxetik 9:00tan hasita , Pontika auzoruntz joango dira udal txistulariak.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dutelarik ohi bezala.

Honako zortzikoak izango dira igande honetakoak:

– On Nemesio, Jose Ignazio Ansorena Miner

-Murumendi, Isidro Ansorena Eleizagi Mold;Jose Ignazio Ansorena Miner

Martxoaren 26an, 09:00etan: diana Beraun auzoan.

Igande honetan 9:00etatik aurrera Beraun auzoan zehar ibiliko dira udal txistulariak.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dutelarik ohi bezala.

Honako zortziko hauek izango dira igande honetakoak:

– Solferino, Jose Ignazio Ansorena Miner

– Txantxiku, Jose Ignazio Ansorena Miner