Oiartzo Ikastola ezagutzeko ate irekien saioa antolatu dute martxoaren 16rako

  • Familiei zuzendutako saioa da, batxilergo-ikasketak egiteko aurrematrikula-epea ireki aurretik

Oiartzo batxilergo-ikastolak familientzako ate irekien saioa antolatu du martxoaren 16an 17:30ean, batxilergo-ikasketak egiteko aurrematrikula-epea (martxoaren 27tik apirilaren 21era) ireki aurretik. Ikastola ezagutu eta zalantzak argitzeko saioa izango da. Ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua hartzea.

Oiartzok batxilergo-modalitate nagusiak eskaintzen ditu, osteko edozein ikasketetarako sarbidea ahalbidetuz.

Haurtzaro eta Orereta Ikastolek 90. hamarkadaren amaieran jarri zuten martxan Oiartzo, eta hau ere Ikastolen Elkarteko kide da.

Oiartzoko hezkuntza-proiektuaren eta bestelako informazio praktikoaren gaineko xehetasun gehiago www.oiartzoikastola.eus webgunean topa daitezke.