Zaria Koru Eskolak udaleku musikalak antolatu ditu bigarren aldiz. Egonaldia uztailaren 2tik 8ra izango da, Beizaman, eta 2008 eta 2016 urteen artean jaiotako umeei dago zuzenduta.
Izen-ematea zabalik dago, plazak agortu arte, info@zariakorueskola.eus emailean zein 635 200 962 (goizez) eta 646 213 948 (arratsaldez) telefono zenbakietan.