San Marko erromeria antolatzeko lehen bilera datorren ostegunean izango da

Apirilaren 23an ospatuko da San Marko erromeria gotorlekuan eta inguruetan.

Eguna ahalik eta parte-hartzaileena izan dadin eta ahots ezberdinek antolaketan parte har dezaten, lehen bilera baterako gonbita luzatu nahi dei Udalak herriko eragileei.

Bilera martxoaren 23an izango da, 18:30ean Reina Aretoan.