Herri Arte Eskolak ate irekien saioak antolatu ditu datorren asterako

Herri Arte Eskolak herritar orori zuzenduriko ate irekien saioak egingo ditu martxoaren 20tik 25era. Era honetan, 8 urtetik gorako haurrentzako eta helduentzako hezkuntza-eskaintza osoa bertatik bertara ezagutu ahal izango dute diziplina hauetan: musika instrumentu espezialitateak, dantza, antzerkia, arte plastiko-ikusizkoak eta hitza eremua. Musika ez beste espezialitateetan esteka honen bidez eman behar da izena, eta bertan kontsulta daitezke baita ere mailak eta ordutegiak.

Musika-tresnen, musika-ekoizpenaren, harmoniaren eta abarren saioetara joateko, interesduna irakasleekin harremanetan jarri beharko da hitzordu bat adosteko (kontaktuak hemen daude eskuragarri).

Informazio bilerak

Martxoaren 27tik 30era arlo pedagogikoak bilera informatzaileak deituko ditu 7 urteko umeen gurasoentzat, datorren urtean hautatu beharreko aukeren berri emateko.

Plaza eskaerak

Hurrengo ikasturterako plaza-eskaerak apirilaren 24tik maiatzaren 1era bitarte izango dira, bai egungo ikasleentzat, bai ikasle berrientzat. Ikasturte honetan bezala, gaitasun ekonomikoaren araberako prezioak egongo dira.