Noski! liburu-dendak poesia solidarioaren saioa egingo du gaur arratsaldean, Juneren Hegoak elkartearen alde

Errenteriako Noski! liburu-dendak laugarren urtez jarraian poesia solidarioaren saioa antolatu du, Poesiaren Nazioarteko Egunaren barruan. Aurten, Juneren Hegoak elkarteari eskainiko zaio. Hala, gaur arratsaldean, 18:30ean, literaturarekin lotutako hainbat pertsonak, hala nola Aitor González, Amada Bodón, Eva Berian Estévez, Irene Sotelo, Lourdes Dominguez Carrasco, Maite Lorenzo Sánchez, Mercedes García Sieira, MMar Estébez García, Naroa Martínez, Patricia Pérez Redondo, Violeta Morcillo edo Xoan Alonso, baita elkarteko boluntarioek ere, irakurketa poetikoa egingo dute liburu-dendan bertan. Sarrera librea da.

Saioan zehar, elkartearen eta bere lanaren berri emango zaie bertaratutakoei. Lan hori orain dela 10 urte hasi zen, kalteberatasun-egoeran dauden eta gaixotasunei, dibertsitate funtzionaleko egoerei eta/edo adingabeen doluari aurre egiten dieten Gipuzkoako familiei laguntzeko sare bat sortuz, eta haien bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten aukera batzuk eskainiz.

Era berean, Juneren Hegoak elkartearen produktu solidarioak erosi ahal izango dira, laguntzen dien familiei artatzeko.