Siria eta Turkian gertatutako lurrikararen kalteak konpontzen laguntzeko, Errenteriako Udalak 8.000 euroko ekarpena egin dio UNRWAri

Otsailaren 6an, lurrikara egon zen Siriako ipar-mendebaldean eta Turkiako hegoaldean, 7,8 gradukoa Richter eskalan. Gaur egun, iturriek diote Siriako aldean 33.000 lagun hil direla eta Turkian beste 46.000. Goizaldeko 6etan gertatu zen seismoa, jende gehiena lo zegoela. Gainera, gerraren ondorioz, Siria ingurua gatazka eremua da lehendik ere; Turkiako aldean, bestalde, eraikinak goitik behera erori ziren eta, beraz, ingurua txikituta geratu da. Horretaz gain, hotza da nagusi, eta, hortaz, laguntza ezinbestekoa. Bi milioi pertsona baino gehiagok alde egin du ingurutik, herririk eta etxerik gabe geratu ostean.

UNRWA Nazio Batuen agentzia berezi bat da, errefuxiatuei laguntzeko, eta, gerraren testuinguruan, aspalditik ari zaie errefuxiatuei nahiz siriarrei laguntzen. Errenteriako Udalak lehenenago ere diruz lagundu izan du Nazio Batuen agentzia berezitua. Orain eman dion dirulaguntza zuzenaren bidez, garbiketa pertsonalerako kitak erosiko dira, bereziki emakume eta haurrei banatzeko. Gutxi gorabehera 228 kit banatuko dira kaltetuen artean, eta horiek, barruan izango dituzte xaboia, konpresak, eskuoihalak, hortzetako eskuila eta pasta …