[Ordutegiak eguneratu dira] Errenteriatik abiatuko da Itzulia Basque Country 2023 lasterketaren 3. etapa datorren asteazkenean, apirilaren 5ean (trafiko-eraginak barne)

Auzkezpenean egon dira: Aizpea Otaegi alkatea, Maite Gartzia Kiroletako zinegotzia, Laguntasuna, OTXE, Gurpilartea, Ostari eta Errenkoalde elkarteetako ordezkariak, Itzuliaren antolatzaileak, Mikel Ugartemendia eta Aritz Bagues txirrindulariak eta Kromosoma Tailerreko ordezkariak

ADI! Ordutegiak eguneratu egin dira. Hona gaur, apirilaren 5ean, egongo diren ekintzen ordutegiak:

  • 11:15: Laguntasuna Txirrindulari Klubari omenaldia Gamon Zumardian
  • 11:27-12-42: Sinaduren kontrola Gamon Zumardian
  • 12:47: Taldeei deia Gamon Zumardian
  • 12:50: Zinta moztea Gamon Zumardian
  • 13:04: Irteera neutralizatua Gamon Zumarditik. 3,5 kilometroko ibilbidea, Errenteriako erdigunetik. Ondoren Donostiarako norabidean abiatuko dira

Datorren apirilaren 5ean, asteazkena, Errenterian emango zaio hasiera ITZULIA BASQUE COUNTRY 2023 lasterketaren 3. etapari. Lasterketa apirilaren 3tik 8ra egingo da, Gasteizen hasi eta Eibarren amaituta.

Hirugarren etapak Errenteria eta Amasa-Villabona arteko 153,9 km-ko ibilbidea izango du.

Errenteriako irteera 13:00etan izango da, gutxi gorabehera. Tropelak “irteera neutralizatua” egingo du Errenterian, 3,5 kilometroko ibilbidearekin, Errenteriako erdigunetik, eta ondoren Donostiarako norabidean abiatuko da Olibetetik.

Udala Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunaren egutegian inskribatutako proba honen antolakuntzan inplikatu da, izan ere, Aizpea Otaegik adierazi duen moduan, “Errenteriak txirrindularitza jarraitu eta maitatzeko arrazoi onak eman dizkigu. Inguruak bizikletan ibiltzeko paraje ederrak eskaintzeaz gainera, gure herriak eman baitizkigu hainbat txirrindulari on, garai desberdinetan distira egin dutenak”.

Denontzako moduko programazioa

Lasterketaz gain, Errenteriako Udalak ekitaldi zein jarduerak antolatu ditu Errenteriako hainbat kirol erakunde eta elkarterekin batera. Honako hauek dira:

• Txirrindularitzarekin zerikusia duten gaiei buruzko erakusketa Galtzarabordako kiroldegiko hallean. Erakusketa honetan, Itzuliaren aurreko edizioen inguruko argazkiez gain, hainbat txirrindulari erakunderi buruzko argazkiak eta Errrenteriako txirrindularitzarekin zerikusia duten gertaerak erakutsiko dira.

• Gamon Zumardiaren parean faroletatik zintzilik dauden bizikletak, txirrindulari giroa sortzeko. Helburu berarekin, hiru hiri-biribilgune (Gabierrota, Beraun eta Galiziako biribilgunea) bizikleta motiboekin apaindu dira.

• Martxoaren 31n, ostirala, Fanderiako Garbigunean bizikletak garbitzeko tailerra izango da, Mikel Ugartemendiaren eskutik, 17:30ean.

• Apirilaren 3an, astelehena, bizikleta motiboekin puzzleak eta giltzatakoak egiteko doako tailerra eskainiko da Zumardian, 17:30ean.

• Apirilaren 4an, asteartea, Zumardian, bizikleta motiboekin poltsak marrazteko doako tailerra.

Tailer hauek doakoak izango dira eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

• Errenkoaldek antolatuta, Errenteriako 100 denda baino gehiagok bizikleta motiboekin apainduko dituzte erakusleihoak.

Lasterketaren egunean, txirrindularien sinaduren eta aurkezpenen ordutegia ezarri da Zumardian, 12:02tik 13:17ra.

13:22 taldeak irteeran-marran aurkezteko unea izango da.

Irteera neutralizatua 13:30ean izango da, gutxi gorabehera, eta benetako irteera Donostiarako noranzkoan 13:39an.

Irteeraren aurretik, Errenteriako Udalak omenaldi txiki bat egingo dio Laguntasuna Txirrindulari Klubari, Errenterian txirrindularitza sustatzeko egin duen funtsezko lanagatik.

Trafikoaren, aparkalekuen eta garraio publikoaren gaineko afekzioak

1) Apirilaren 5ean, asteazkena, 08:00etatik 16:00etara, gutxi gorabehera, Nafarroa etorbideko Galizia (Niessen) eta Santa Klara (Matxain) biribilguneen arteko zatia trafikoarentzako itxiko da, baita Touring etorbidea ere, Santa Klarako biribilgunetik Garcia Lorca kaleraino.

2) Debekatua izango da ibilgailuak aparkatzea Touring etorbidean, Panierreko parkinean, Galiziako (Niessen) eta Santa Klararen (Matxain) biribilguneen artean, apirilaren 4ko, 22:00etatik apirilaren 5eko 16:00ak arte.

Biteri kaleko oinezkoentzako gunean, Morronguilletan zamalanetarako eremuan, Tullen baterian eta zamalanetan aparkatzeko eremuan, Maria de Lezon zamalanetan, Foruen plazan eta Pablo Iglesias kale osoan, apirilaren 4ko 22:00etatik apirilaren 5eko 13:45 arte aparkatzea debekatua izango da.

3) Ibilgailuak ibilbideko gainerako aparkalekuetan utzi ahal izango dira aparkatuta, baina beraien lekutik ezin izango dira mugitu trafikoaren etenaldiak irauten duen bitartean (apirilaren 5eko 13:00etatik 13:45era).

4) Halaber, behin-behineko aparkaleku gisa prestatuko dira toki hauek:

• Mendi-Lore gunean, Lousada kaleko zezen plaza zaharra.

• Miguel Irastorzaren futbito-pista (Udal Euskaltegiaren atzealdea).

• Iztieta pasealekua.

• Kirol-pista, Alaberga-Aiako Harria kalearekin

• Pio Baroja eskolako kirol pista, Urdaburu kalean.

Apirilaren 4ko 20:00etatik apirilaren 5eko 20:00ak arte aparkatu ahal izango da.

Alferrikako itxaronaldiak saihesteko, gidariei eskatzen zaie ordutegi horiek kontuan har ditzatela eta beste bide batzuk erabil ditzatela, N-1 (saihesbidea) eta hirigunea inguratzen duten kaleak erabiltzea gomendatzen da, auzoetara sartzeko, Nafarroa eta Touring etorbideetako mozketak irauten duen bitartean, 08:00etatik 16:00etara.

Era berean, erdigunean oinez ibiltzeko asmoa duten herritar guztiei eskatzen zaie ordutegi horiek (apirilaren 5eko 13:00etatik 13:45era) kontuan har ditzatela eta arreta handiz ibil daitezela ibilbideak eragindako oinezkoen pasabideak zeharkatzean baita ere ahal den neurrian erdigunera hurbiltzeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.

Ibilbideak eragindako eremuan dauden garajeetan aparkatzen dutenek apirilaren 5eko 13:00etatik 13:45era (asteazkena) zirkulatzeko debekua kontuan hartu beharko dute.

IBILBIDEA (aurreikusitako mozketa apirilaren 5eko 13:00etan)

 

 

 

 

 

 

GARRAIO PUBLIKOA

Hirikoa

Lasterketak U7, U22 eta U33 lineen ibilbidetan eragina izango du apirilaren 5ean 08:00etatik 16:00etara, gutxi gorabehera:

Kenduko diren geltokiak: Galiziako biribilgunea, Alameda, Touring etorbidea, Fanderia 17, Lartzabal 19 eta Lartzabal 1eko geltokiak.

Geltoki hurbilenak: Iztieta, Lartzabal anbulategia, Erramun Astibia eta Gaztelutxoko geltokiak.

Hiriartekoa

Lasterketak E01, E02, E03, E04, E20 eta E26 lineen ibilbidetan eragina izango du apirilaren 5ean, asteazkenean, 08:00etatik 16:00etara, gutxi gorabehera:

• Kenduko diren geltokiak:

08:00etatik 16:00ak arte, gutxi gorabehera, Gamon Zumardia (Alameda), Nafarroa etorbidea (Gabierrota) eta Lartzabaleko geltokiak. 13:00etatik 14:00etara, gutxi gorabehera, Diputazio plazako geralekua.

• Geltokirik hurbilenak: 08:00etatik 16:00etara, gutxi gorabehera, Diputazio plaza (Iztieta), Arragua eta Lintziringo geralekuak. 13:00etatik 14:00etara, Altamirako biribilguneko geltokia.