18 eta 30 bitarteko gazteentzako ‘Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi’ tailerrean izena emateko epea zabalik dago

Apirilaren 21ean, ostirala, 17:30etik 20:30era, ‘Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi’ tailerra izango da Xenpelar Etxean, 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.

Tailer hau Ainhoa Urretagoienak zuzenduko du eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-eskaintzaren barruan kokatzen da.

Tailer honen bidez, gazteen osasun mentala hobetu nahi da, nork bere burua hobeto uler dezan saiatuz hainbat dinamikaren bidez, eta osasun mentalaren eta horren zaintzaren garrantziaz jabetuta.

Tailerra euskaraz izango da eta parte hartu nahi duten gazteek esteka honetan eman behar dute izena apirilaren 19a baino lehen, plazak mugatuak dira eta.

Informazio gehiago lotura honetan eskura daiteke.