Hobekuntza nabarmenak egongo dira herri mailako garraio publikoan astelehenetik aurrera

Errenteriak hiri-autobusen sare bat du, udalerri osoari zerbitzua ematen diona, mugikortasun jasangarriagoa sustatuz, mugikortasun bertikala eta oinezko joan-etorriak errazten dituzten igogailuen sarearekin batera.

Ildo horretan, eta politika horietan sakontzeko, maiatzaren 8tik aurrera hobekuntzak ezarriko dira egungo lineetan, eta, gainera, maiatzaren 13tik aurrera, larunbata, gaueko zerbitzu berri bat eskainiko da bi autobus lineen bidez.

Gogoratu behar da, gainera, honen aurretik txartelaren prezioa % 50 jaitsi zela eta 2023an horrela mantenduko dela.

Berrikuntzak eta hobekuntzak hiriko autobusaren lineetan:

1.- Gauekoa: Larunbat gauetan bi linea jarriko dira martxan, bakoitza ordubeteko maiztasunarekin, 23:00etatik 2:20era. Ibilbideak Madalenetan egin ohi direnen antzekoak dira, baina Xenpelar kalean hasi eta amaituko dira. Hauek izango dira gaueko lineen geltokiak:

• G1 geltokiak: Xenpelar – Pontika -Beraun kalea – Norberto Almandoz -Galtzaraborda Etorbidea – Urbia plaza – Parke kalea – Urdaburu kalea 29 – Urdaburu kalea 25 – Murumendi kalea – Beraungo Anbulategia – Alaberga 53 – Alaberga 75 – Versalles/Sorgintxulo 21 – Sorgintxulo 11 – Portua – Biteri kalea 45 – Xenpelar.

• G2 geltokiak: Xenpelar -Galtzaraborda kiroldegia – Nafarroa etorb. NIESSEN – Zumardia – Touring Etorbidea – Fanderia pasealekua 17 – Erramun Astibia – Resurrección María de Azkue – Elias Salaberria 6 – Markola 41 – Markola 25 – Markola 3 – Agustinen etorb. 15 – Egiluze- Zentolen 1 – Zentolen 2 – Zamalbide Tailerrak – Egiburuberri 1 – Egiburuberri 2 – Egiburuberri biribilgunea – Zamalbide – Masti Loidi biribilgunea – Arramendi pasealekua – Pontika – Beraun kalea- Norberto Almandoz – Galtzaraborda etorb. – Urbia plaza – Xenpelar.

2.- Agustinetako bizilagunentzako zerbitzu berria Galtzarabordako Koldo Mitxelena institutura goizean: U33ko lehenengo bidaiaren ibilbidea (7:20ean Xenpelarretik ateratzen dena) luzatu egingo da aipatu institututik pasa dadin (irailaren 1etik ekainaren 30era).

3.- Larunbatetako zerbitzua luzatu egingo da Lartzabal auzorako: U22 lineak buelta bat gehiago egingo du, eta 14:05ean amaituko da azkenekoarekin.

4.- Zamalbideko bizilagunek 21:10 arte hartu ahal izango dute autobusa Xenpelarren, Perurenaraino doan U33 linearen ordutegia luzatuko baita, orain arte azken autobusa 20:50ean ateratzen zen.

5.- Beraun auzoan, larunbatetan etenik gabeko zerbitzua emango da U11 linearekin. Orain arte, zerbitzuan geldialdia egiten zen 14:30etik 16:10era.

Hiriko autobusen ordutegiei eta geralekuei buruzko informazio eguneratua esteka honetan ikus daiteke.