Maiatzerako programazioa Emakumeen Etxean

Errenteriako Emakumeen Etxeak hainbat ekintza antolatu ditu maiatzerako:
‍Maiatzaren 11ean, 19:00etan, ‘Zazpi Andra’ musika emanaldia egongo da, XV-XX mendeetako emakumeen kantu, letra eta bertsoak biltzen dituena, horien artean Joxepa Antoni Aranberri Xenpelarren bertsoak.

‍Testu hauek Arantza Pérez Eizagirrek (ahotsa eta perkusioa), Izaskun Gonzalez Garmendiak (tronpeta) eta Juan Gorostidik (konponketak, gitarrak eta ahotsa) interpretatuko dituzte.

Bestalde, maiatzaren 16an, 18:00etan, Emakumeen Etxearen urteko bigarren Batzarra egingo dute.

Horretaz gain, maiatzaren 17an, 18:00etan, Berdintasun Kontseiluak mahai-ingurua antolatu du udal-hauteskundeetara aurkezten diren alderdi nagusiek berdintasun-politikei buruz dituzten proposamenak ezagutzeko.

‍Maiatzaren 23an, 18:00etan, ‘Y nada más cuenta’ dokumentalaren txanda helduko da. Dokumentala Irrintzi filmseko Virginia Senosiainek zuzendu du, besteak beste, ‘Florecica’, ‘InsurgenZia’ eta ‘Nidos Desnudos-Kabi Biluziak’ filmetako zuzendarikideak.

Dokumental hau, hain zuzen ere, Lizarrako ESAIN elkartearentzako ‘Nidos Desnudos-Kabi Biluziak’ pelikularen proiekziotik eta pertsona horiek guztiek bizi izandako indarkerien inguruko eztabaidatik sortu zen.

Azkenik, maiatzaren 25ean, 19:00etan, 2023ko Francisaldia programazioaren barruan, Emakumeen Etxean ‘Hitz esana’ poesia errezitaldia antolatu dute, Mejillón tigre kolektiboaren eskutik.

Udalak gogorarazi du Emakumeen Etxeak ateak irekita dituela astelehen eta ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.

Telefonoa: 943 449 630

Eposta: emakumeenetxea@errenteria.eus