Zabalik dago ‘Bullying-egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu’ gurasoentzako hitzaldian izena emateko epea

Maiatzaren 17an, 18:00etatik 19:30era, Ortzadarren eskutik, haur eta nerabeen gurasoek Bullyng-egoerak minimizatuko dituzten ingurune seguruak sortzeko tresnak eskuratu ahal izango dituzte.

Hitzaldia Reina Aretoan izango da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza eskaintzaren barruan kokatzen da.

Programa honen bidez haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetu nahi dira gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz.

Hitzaldia gazteleraz izango da, eta parte hartu nahi duten familiek helbide honetan eman dezakete izena.

Plaza mugatuak direnez, formulario horren bidez eman behar da izena maiatzaren 15a baino lehen.

Esteka honetan informazioa gehiago eskura daiteke.