Oroimena, aitortza eta aldarria, hemen da aurtengo ‘Francisaldia’

Argazkian: Xabier Susperregi, ‘Francis’ liburuaren idazlea; Itziar Ostolaza, Berdintasun zinegotzia; eta Iñaki Queralt, LGTBI+ politiken zinegotzia

Beste urtebetez, maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna, ekainaren 10a, Francisen erailketaren 44. urteurrena, eta ekainaren 28a, sexu askapenerako nazioarteko eguna, barnebilduko dituen Francisaldia zikloa antolatu du Errenteriako Udalak.

Programazio honen bidez, herritarrak ahalduntzea eta sentsibilizatzea izango du helburu Udalak, aldagaiok LGTBIQ+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko ezinbesteko diren heinean. Horretarako, maiatza eta ekaina bitartean askotariko ekintzak burutuko dira, berdintasunerako eskubidearen eta genero-identitate, genero-adierazpen eta sexu-orientazioagatiko diskriminazio ezaren alde aldarrikapena egiteko.

Era honetan, aniztasunaren bizipen askearen sustapena ardatz izanik, musika, poesia, zinema, literatura eta beste hainbat diziplina lotuko dituen programazioa osatu da.

Aurtengoan ere, aipamen berezia egin eta gogoan izan nahi dugu ziklo honen oinarri den Vicente Vadillo Santamaría, “Francis”. Horretarako, ekainaren 10a, Francisen erailketaren 44. urteurrena hizpide, Francisen ibilbidea eta bizipenak jaso eta Errenteriako LGTBI+ mugimenduaren borrokari aitortza egin nahi zaio, ekainaren 22an, Xabier Susperregi idazleak argitaratutako ‘Francis’ liburuaren aurkezpenaren bitartez.

Honekin batera, ekainaren 10ean, pertsona guztientzako gune seguru eta askeak aldarrikatu eta Vicente Vadillo Santamaría “Francisen” erailketaren 44. urteurrena oroitzeko asmoz, Errenteriako LGTBI+ mugimenduak antolatu duen kalejiran eta banderaren igoeran parte hartzeko deia luzatu nahi da.

Observatori Contra l’Homofòbia-ren omenaldia Mikel Martini

Kataluniako Observatori Contra l’Homofòbiak urteroko sari banaketa egingo du bihar eta, aurten, Mikel Martin omenduko dute (hil ondoren) “Euskal Herrian LGTBI kolektiboaren eskubide eta askatasunen borrokan izandako ibilbide aktibista nekaezinagatik”. Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da esteka honetan: https://youtu.be/8t-zlAv6f6U

‘Francisaldia’ zikloaren egitaraua

Honako hau da ‘Francisaldia’ zikloaren egitaraua:

MAIATZAK 17

LGTBIFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

MAIATZAK 23 

ZINEFORUMA CINEFORUM

“My way out”

Filmaren proiekzioa eta solasaldia Izaskun Arandia zuzendariarekin

19:30 Niessen Zinemak

Sarrera: 4€ sarrerak.errenteria.eus

Antolatzailea: Oz Zinema Elkartea

MAIATZAK 25

POESIA-EMANALDIA

‘Hitz esana’ Mejillon Tigre Kolektiboa

19:00 Errenteriako Emakumeen Etxea

Sarrera librea

MAIATZAK 27

KONTZERTUA

DJ La Fulana

01:00 Alaberga auzoko jaiak

Antolatzailea: Alabergako Jai Batzordea

Organiza: Comisión de fiestas Alaberga

MAIATZAK 29

FILM LABURRAK CORTOMETRAJES

• Irrits

• Warsha

• Arnasa

• Dating internet strangers

• Son

• Ezohikoak

• It’s a gray, gray world

19:30 Niessen Zinemak

Sarrera doan: sarrerak.errenteria.eus

MAIATZAK 30

FILM LUZEA

‘Nudo mixteco’

19:30 Niessen Zinemak

Sarrera doan · Entrada gratuita: sarrerak.errenteria.eus

EKAINAK 8-10

ERAKUSKETA

ZARATA · LGBTI+ kolektiboari buruzko audiogida

Xenpelar Etxea

EKAINAK 10

FRANCISEN ERAILKETAREN 44. URTEURRENA

TRANSMARIBIBOLLO KALEJIRA

12:00 Alabergako biribilgunetik abiatuta

ORTZADAR BANDERAREN IGOERA

12:30 Kaputxinotako biribilgunean

Antolatzailea: Errenteriako LGTBI+ mugimendua

EKAINAK 16

EMANALDIA

‘Sex Sua’ musikala, Andoni Mutiloa

19:00 Niessen Kulturgunea

Sarrera doan: sarrerak.errenteria.eus

EKAINAK 22

LIBURU AURKEZPENA

‘Francis’, Xabier Susperregi

18:30 Lekuona Fabrikako plaza horia

EKAINAK 28

SEXU ASKAPENERAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Egitarau osoa hemen deskargatu daiteke.