Udalak zabalik ditu hiru enplegu eskaintza urtebeteko praktiketako kontratuen bidez lana egiteko

Errenteriako Udalak hiru lan eskaintza ditu zabalik urtebeteko praktikaldiko kontratuekin lan egiteko ‘Lehen Aukera Administrazioan’ enplegu planaren bidez.

Izena Lanbiden eman behar da, maitzaren 21a bitarte.

Hauek dira eskaintzen diren lanpostuak:

• Kultur Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza departamentuko administraria

• Giza Baliabideetako administraria

• Informatikaria

Baldintzak:

• Goi-mailako Lanbide Heziketako titulua izatea

• 16 urte baino gehiago izatea eta 30 urte baino gutxiago izatea

• Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan alta emanda egotea enplegu-eskatzaile gisa

• Praktiketako kontratua egiteko betekizunak betetzea

• Euskal autonomia Erkidegoan bizitzea

Kontratazioak Europar Batasunaren Next Generation eu funtsak finantzatutatako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia planaren esparruan egingo dira.