Bihar, Museoen Nazioarteko egunean, Jantziaren Zentroa doan izango da

Bihar, Museoen Nazioarteko egunean, Jantziaren Zentroa zabalik egongo da arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Ate irekien ihardunaldi honetara bertaratzen den edonork lehen eta bigarren solairuetan kokatutako erakusketa doan ikusteko aukera izango du.

Pedro Usabiaga moda argazkilari donostiar ezagunak Jantziaren Zentrorako propio egindako erakusketa da, 1930-1970 urteen arteko Espainiako goi-joskintzako 40 jantziekin osatuta. Gainera, Pedro Usbiagaren proposamena ikusteko azken aukera da, erakusketa maiatzaren 28an itxiko baita.

Ekainaren 3-18 artean Kapitain-etxeko lehen eta bigarren solairuak itxita egongo dira erakusketa iraunkor berria jarri bitartean.

Jantziaren Zentroak 2017an ireki zituen ateak, Kapitain-etxean kokatzen da eta  asteburu eta jaiegunetan irekitzen ditu ateak. Larunbatetan goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara; igande eta jaiegunetan, aldiz,  11:00etatik 14:00etara. Bisita gidatua egin nahi duen edonork aurrez hartu behar du ordua Errenteriako Turismo bulegoaren telefonora deituta (943 49 45 21) edo jantziarenzentroa@errenteria.eus posta elektronikora mezua bidalita.