Touring KEren mendeurrenarekin lotutako hainbat ekitaldi izango dira asteburuan

Asteburu honetan Errenterian Touring KEren mendeurrenarekin lotutako hainbat ekitaldi izango dira.

Alde batetik, Euskadiko Kadete Ligan sailkatutako lehen lau taldeek finalerdia eta finala jokatuko dituzte Fanderian. Lehen finalaurreko partida ostiralean izango da, 17:00etan, Athletic Cluben eta Club Deportivo Alavesen artean, eta bigarrena, egun berean, 19:15ean, Realaren eta Romo FCren artean. Irabazleek igandean jokatuko dute finala, 12:00etan.

Bestalde, larunbatean, 19:30ean, Zuhaitz Gurrutxagak ‘Futbolistok’ bakarrizketa eskainiko du Niessen Kulturgunean. Azken sarrerak salgai daude sarrerak.errenteria.eus-en.

Gainera, Euskaldarra elkarteak Touring KE omenduko du larunbatean egingo den ekitaldi batean.