Datorren astean hasiko dira Beraun kaleko aparkaleku publiko berrien obrak

Errenteriako Udalak, Beraun kalea berrurbanizatzeko proiektuaren barruan, 63 plazako edukiera duen aparkaleku publiko bat sortuko du udal pilotalekuaren ondoan.

Obrak datorren astean hasiko dira: esku-hartzearen aurrekontua 165.467,50 eurokoa da eta bi hilabete iraunen duela kalkulatzen da.

Esku-hartze honekin eta Pontikan egiten ari denarekin aparkaleku kopuru garrantzitsua sortuko da, zeinak zonalde guztiari mesede egingo dion.

Txakur parkea lekuz aldatzeko lanak amaitu dira

Beraun kaleko txakur parkea lekuz aldatzeko lanak ere amaitu direla jakinarazi dute.

Parke hau zegoen tokian lehengoratze eta egokitze lanak egin dira berdegune gisa.

Aipatu ekintzen kostua 22.360,06 eurokoa izan da.