Goyeneche Fundazioak eta Nagusilanek hitzaldi bat emango dute boluntariotzaren inguruan interesa duten pertsonentzat

Goyeneche Fundazioak eta Nagusilanek hitzaldi irekia emango dute egiten duten lana ezagutu nahi dutenentzako eta boluntariotzatik gizarteari laguntza emateko kezka dutenentzako.

Hitzaldia maiatzaren 30ean izango da, 18:00etan, Lekuona Fabrikan

Nagusilan boluntarioek osatzen dute, nahi gabeko bakardadean dauden adinekoei laguntzeko, konpromiso solidarioaren bidez zahartze aktiboa sustatuz.
Goyeneche Fundazioa interes sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundea da, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat kalitatezko programak eskaintzen ditu, bizitza aberatsa izan dezaten.

Goyeneche Fundazioan profesionalak eta boluntarioak daude. Boluntarioek pertsonek harreman normalizatuak izan ditzaten laguntzen dute.