Olinpiadak antolatu dituzte larunbatean, Familian Jolasean programaren baitan

Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez.

Ikasturte honetan zehar, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatzen ari dira herrian.

Maiatzaren 27an (larunbata), 16:30etik 18:30era, Gaztañoko erabilera anitzeko gunera bertaratzen diren familiek Olinpiadetan parte hartu ahal izango dute.

Parte hartzeko familiek izena eman behar dute maiatzaren 25a 10:00ak baino lehen, esteka honetan.