Errenteriako Udalak abian ditu herriko establezimenduen kanpoko nahiz barruko errotulazioa eta bestelako idatzizko euskarriak (txantiloiak, informazio orriak…), web orria eta teknologia berriekin zerikusia duten jarduerak -esate baterako .eus domeinua ezartzea- euskalduntzeagatik dirulaguntzak.
Eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiak aintzat hartuz, aurrekontu-partida agortu arte esleituko dira.
Jarraian zehazten dira eskaintzen diren dirulaguntzak eta bakoitzari dagokion informazioa:
4.3 lerroa. Lan munduan euskararen erabilera, ezagutza eta ikusgarritasuna sustatzea |
EUSKARAZ |
ELEBITARA |
Errotulazioa |
%50 500,00€ gehienez |
%25 250,00€ gehienez |
Web orria (mantentze lanak ez dira diruz lagunduko) |
%50 500,00€ gehienez |
%25 250,00€ gehienez |
4.3 lerroa |
|
Euskararen ikusgarritasuna sustatzeko egitasmoak: |
%25 1.500,00€ gehienez |
4.3 lerroa |
1. urteko kuota |
.eus domeinua |
%100 |
4.3 lerroa |
|
Informatika nahiz aplikazio eta teknologia berrietan |
%50 500,00€ gehienez |
4.4 lerroa |
2023an eskuratua |
2022an eskuratua |
Bai Euskarari ziurtagiria eskuratzea |
Kuotaren %100 |
Kuotaren %60 |
Eskabideak egiteko epea 2023ko ekainaren 30era arte dago zabalik. Eskaera orriak eta oinarriak hemen eskura daitezke.
Non eska daiteke:
Aurrez aurre:
-
-
- ZU! Zure Udala – Arreta Zerbitzuan
- Administrazioetako edozeinen gainerako erregistro elektronikoetan. (Errenteriako Udalaren SIR kodea: L01200678)
-
Postaz:
-
-
-
ZU! Zure Udala – Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria.
-
-
Internet bidez, esteka honetan
Informazio gehiago:
Informazio gehiago Hizkuntza Politika sailean eskura daiteke: Pablo Iglesias 3, Merkatuzar
Telefono zenbakia: 943 449 613
E-posta: euskara@errenteria.eus