‘Aniztasunaren istorioak’ erakusketa, Niessen merkataritza gunean ikusgai

Erakusketako argazkietako bat

Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna oraindik amaitu ez dadin, maiatzaren 29ra arte ikusgai egongo da Niessen Merkataritza Gunean Asamblea de Cooperacion por la Paz GKGEak antolatutako ‘Aniztasunaren istorioak’ erakusketa. Gipuzkoako pertsona anitzen lekukotasunak jasotzen ditu erakusketak, argazkiekin batera.

Bestalde, Errenteriako Udalak eskerrak eman dizkie ‘Errenterian 11 kolore’ jardunaldien VIII edizioan parte hartu duten guztiei: eragile, ikastetxe, ostalari, denda, norbanako eta gainontzekoei.

Erakusketako argazkietako bat