Emakumeen Etxeak 4. urteurrena ospatuko du ekainean, hainbat ekintzaren artean

‍Ekainean Emakumeen Etxeak bere 4. urteurrena Errenteriako emakume guztiekin ospatu nahi du, eta hainbat jardueratan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.

Lehenengoa, ekainaren 8an, osteguna, 18:30etik 20:00etara, Hunkitu gaitezen abesten. Eta abestien bidez sintonizatuko bagina? tailer elebiduna izango da, emakumeen arteko ahozko kantua berreskuratzea helburu duena, ahalduntzeko eta aberasteko espazioa eta denbora emanez. Sarrera doakoa da, 20 plazak bete arte. Ez da beharrezkoa kantatzen jakitea!

‍Ekainaren 10ean bi ekitaldi antolatu diru Emakumeen Etxeak:

‍- Lehenengo ekimena jendaurrean ehuntzeko Nazioarteko Eguna da, herritar guztiei irekia, eta ekainaren 10ean, larunbata, izango da, 10:00etatik 13:00etara, Zumardian, Kaleak gureak dira lelopean.

Bai Emakumeen Etxeak, bai Eskola Feministako Kakorratz sareak sortzen tailerreko ikasleek bat egiten dute #puntuetakitto ekimenarekin, eta herritar guztiak gonbidatzen dituzte bertara hurbildu eta ehuntzera, bi helbururekin: historikoki espazio pribatuan egin izan den lan hori espazio publikora ateratzea eta errebindikazio feministarako tresna bihurtzea, emakumeen aurkako indarkeriari buruz sentsibilizatzeaz gain.

Eta, horiez gain, haiekin aktiboki parte hartuko dute Errenkoalde merkatarien elkarteak, Artile Mataxak dendak eta Errenteriako auzoetako emakume-elkarte batzuk (Lore-Toki eta Laguntasuna).

– Bestetik, 14:00etan, Emakumeen Etxeko Batzarrak maitasun handiz prestatu du bere laugarren urteurrena. Ekitaldia hasteko, ongietorria egingo zaie parte hartu nahi duten emakume guztiei, eta 14:30ean bazkaria izango da, menu itxiarekin, eta begetarianoa ere izan daiteke. Amaitzeko, 18:00etan, Elektropottotte elektrotxarangak jarriko du jai giroa.

Bazkarirako tiketak (15 euro, langabetuak, pentsiodunak eta ikasleak izan ezik, horiek 5 eurotan), hemen eskura daitezke:

Emakumeen Etxea:

• Maiatzaren 30ean: 16:00etatik 18:00tara

• Maiatzaren 31an: 18:00etatik 20:00etara

• Ekainaren 5ean: 11:00etatik 13:00etara

Arkaitza eta Reina tabernak:

• Maiatzaren 30tik ekainaren 6ra: agortu arte!

Tiketak eskuratzean ordainduko dira, eta une horretan menu mota aukeratu beharko da.

Azkenik, ekainaren 15ean, osteguna, 18:00etatik 20:00etara, Eskola Feministaren 2022-23 ikasturtearen amaiera egunaren txanda izango da.

‍Oraingoan, Pepa Bojó psikologoak 2021ean argitaratutako Gipuzkoako ahalduntze taldeak: parte hartzeko motibazioa eta aldaketa aipagarriak azterlana aurkeztuko du.

Hitzaldiaren ondoren, eztabaida parte-hartzailea hasiko da Errenteriako Eskola Feministako ikasleen hausnarketak eta ekarpenak jasotzeko.

‍Emakumeen Etxearen ordutegia

Emakumeen Etxeak ateak irekita ditu astelehen eta ostiraletan, 9:00tatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara,

Txirrita Parkean, zk.g.

943 44 9 630

emakumeenetxea@errenteria.eus