‘Igandeak dantzan’ Zumardian izango da ekainaren 4an

Datorren igandean, ekainaren 4an, ‘Igandeak dantzan’ berezia izango da; izan ere, Galtzarabordako kiroldegitik Zumardira aterako baita ekimena. Adinekoek udarari hasiera emango dion dantzaldi honetaz gozatzeko aukera edukiko dute, zuzeneko musikaz lagundurik, arratsaldeko 18:00etatik 20:30era.

Pertsona erretiratuak elkar ezagutzeko, gustuko dituzten dantzak bizitzeko eta herriko kultur ekintzetara hurbiltzeko helburuz sortu zen ekimen hau urtarrilaren 22an. Ordutik, hilabeteko 4. igandean burutu izan da saioa, udaleko departamentu ezberdinen eta erretiratu klubetako ordezkarien arteko elkarlanari eta ilusioari esker.

Oraingo honetan, ez da sarrerarik eskuratu beharko, kalean garatuko denez aforoa librea izango baita bertan parte hartu nahi duten guztientzako.