Urdaburu Mendizale Elkarteak irteera bat antolatu du Errenteria zeharkatzen duen ipar martxako ibilbidea egiteko

Urdaburu Mendizale Elkarteak ipar martxako irteera antolatu du ostiral honetarako, ekainaren 2rako. Parte-hartzaileek SL-GI 56 ibilbide berria egingo dute, Errenteriako auzoetatik igarotzen dena. Elkargunea ibildidearen informazio panelean, hau da, Iztietako pasealekuan dagoen oinezkoentzako zubiko eskaileren ondoan izango da, 17:00etan.

Ibilbide hau klubak sortu eta bultzatu du, Udalak diruz lagundu eta sustatu du eta Gipuzkoako Foru Aldundiak homologatu du Gipuzkoako Mendizale Federazioaren bitartez. 9 kilometro ingurukoa da eta 136 metroko desnibela du.

Jardueran Marijo Villalba ipar martxako monitore tituludunak laguntza emango du eta kirol horren praktikari buruzko oinarrizko azalpenak emango ditu. Ondoren, ibilbidea egingo dute.

Ipar martxako bastoi bereziak utziko zaizkie ibilbidea eginez teknika hau probatu nahi duten pertsona guztiei. Doako jarduera da, baina makilak behar dituzten pertsonek izena eman behar dute. Horretarako elkartearen egoitzara jo dezakete astearte edo ostegunean 19:00etatik 21:00etara, 943 527 879 telefonora deitu, egun eta ordu horietan, edo formulario hau bete. Bazkideek lehentasuna izango dute.