Udal txistulari taldearen ekaineko kontzertuak

Hona ekainean udal txistulari taldeak eskainiko dituen emanaldiak:

Ekainaren 4an, 09:00etan: diana Alaberga auzoan

Igande honetan, 9:00etatik aurrera, Alaberga auzoan zehar ibiliko dira udal txistulariak.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute, ohi bezala.

Honako zortziko hauek izango dira igande honetakoak:

– Aitak eta amak, Jose Ignazio Ansorena Miner

– Alegia, Herri doinuak. Moldaketak, Jose Ignazio Ansorena Miner

Ekainaren 11an, 09:00etan: diana Pontika auzoan

Igande honetan, Udaletxetik 9:00tan hasita, Pontika auzoruntz joango dira udal txistulariak.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute.

Honako zortzikoak izango dira igande honetakoak:

– Agina mendia, Cándido Albistur Iturria

– Agustin, Frantzisko Laskurain. Arm, Jose Ignazio Ansorena Miner

Ekainaren 18an, 09:00etan: diana Beraun auzoan

Igande honetan 9:00etatik aurrera Beraun auzoan zehar ibiliko dira udal txistulariak.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute.

Honako zortziko hauek izango dira igande honetakoak:

– Aita Mendiburu, Antonio Arzak

– A mi tierra vasca, Manuel Torrilas

Ekainak 23. San Juan bezpera

San Juan bezperako gau magikoan, eta ohiturari jarraituz, udaleko txistulariek Soka Dantza joko dute eta Herri Arte Eskolako dantza ikaslek dantzatuko dute arratsaldeko 19:00etatik aurrera Herriko plazan eta 20:00etatik aurrera Pontika auzoan.

Ekainaren 25ean, 09:00etan: diana Galtzaraborda eta Igantzi auzoetan

Igande honetan 9:00etatik aurrera Galtzaraborda eta Igantzi auzoetan zehar ibiliko dira udal txistulariak.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute.

Honako zortziko hauek izango dira igande honetakoak:

– Txapillo bertsolaria, Jose Ignazio Ansorena Miner

– Zaldua, Antonio Maria de Alsua. Arm; Jose Ignazio Ansorena Miner