50 urteko elkarbizitza bete edo beteko duten bikoteen omenaldia egingo da aurtengo Madalenetan ere

50. urteurrena aurten ospatuko duten bikoteei omenaldia egingo zaie Madalenetan berriro ere. Oraingo honetan, uztailaren 22an izango da, hauteskunde orokorrak direla eta.

Hori dela eta, aurten urrezko ezteiak bete edo beteko dituzten errenteriarren omenez antolatuko den ekitaldian parte hartzeko izen ematea ekainaren 30a baino lehen egin beharko da.

Parte hartu nahi dutenek hala adierazi beharko dute Udalean, 943 449 611 telefonora deituz edo alkatetza@errenteria.eus helbide elektronikora idatziz. Behin izena emanda, familia liburua eta duela 50 urteko ezkontza eguneko bikotearen argazki bat eraman beharko dituzte udaletxera.