Bihar arratsaldean zerbitzu batzuk etenda egongo dira

Informatika eguneratze bat dela eta, bihar, asteartea, 15:00etatik 19:00etara, Udalaren zerbitzu batzuk etenda egongo dira. Horregatik, adierazitako tartean, ezin izango dira izapide hauek egin, ez aurrez aurre, ez zerbitzu telematikoen bidez:

• Diru-bilketarekin lotutako izapideak

• Isunekin lotutako izapideak

• Egonkortzeko lan-eskaintza publikoetan izena ematea

Eguneraketa amaituta, zerbitzuak berrezarriko dira.