Bizikletan ibiltzen ikasteko helduentzako doako ikastaroa egongo da hilabete honetan

Helduek bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du Udalak.

Ikastaroa Beraungo pista balioaniztunean izango da bi txandatan, 16:30ean edo 18:30ean, lau saiotan, ekainaren 21, 22, 27 eta 28an.

Ikastaroa doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da mezua bidalita gurpilartea@gmail.com helbidera edo 635 202 424 telefono zenbakira deituta.